Edit Content

Aurrera

Mugaz gaindiko harremanak bultzatzen

Mugaren bi aldeetako enpresak eta elkarteak lotzeko proiektua

_ Aurrera

Aurrera mugaz gaindiko enpresen kluba da, gure eskualdean enpresen garapena eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin sortua.

Zer eskaintzen dizu Aurrerak?

Kalitatezko networkinga

Urtean 4 topaketa esklusibotan parte hartzeko aukera, mugaren bi aldeetako enpresekin. Topaketa bakoitzak enpresa bakoitzaren aurkezpen-dinamikak biltzen ditu, gai garrantzitsu bati buruzko aurkezpena, eta ondoren networking lasaiko espazio bat, atzo gozatu genuenaren antzeko lunch batekin.

Esperientzia paregabeak

Bazkideentzat bakarrik diren ekitaldiez gozatu, hala nola dastaketa gastronomikoak, kultur eta kirol jarduerak.

Negozio-aukerak

Enpresa-lankidetza eta -garapenerako aukerei buruzko informazio pribilegiatua eskuratu.

Ikusgarritasuna

Zure logoa Aurreraren webgunean, gure sare sozialetan eta egiten ditugun publizitate-kanpainetan agertuko da.

Eta askoz gehiago!

Aurrera etengabe aldatzen ari den kluba da, eta zure ideiak eta ekarpenak funtsezkoak dira. Espazio hau guztion artean eraiki nahi dugu.

Interesatzen zaizu Aurreran parte hartzea?

Urteko kuota 250 €-koa da. 

Aurrera ekimenarekin bat egin nahi baduzu, izena eman dezakezu formularioan.

Aurrerarekin konektatzeko, ikasteko eta hazteko aukera paregabea!